Gobernantza - pctin
Gobernantza

Gobernantza
2021-2025 NZTBP ekainaren 27ko 15/2018 Foru Legearen pean egin den lehenbiziko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana izango da eta, gainera, COVIDaren ondoko une historikoan egin da, zeinean I+G+b arloak are garrantzi handiagoa duen, erkidegoaren susperraldi ekonomikorako eta ongizaterako. Testuinguru horretan, agerian geratu da funtsezkoa dela Nafarroako zein munduko ekosistemaren premietara egokitzen diren datuetan oinarritutako mekanismo arinak izatea.
Gobernantza-eredua hiru mailatan egituratu da:
- Planifikazioa eta erabakiak:
- Presidentetza
- Departamentuarteko Batzordea
- Batzorde Betearazlea
- Kontsulta eta betearazpena:
- Nafarroako I+G+b arloko Aholku Batzordea
- Nafarroako Berrikuntza Behatokia
- Aditech
- Enpresak eta Gizartea:
Eredua eta printzipioak
Sareko gobernantza-eredu ireki eta kolaboratiboa planteatu da, Nafarroako berrikuntza-ekosistemaren parte-hartzearekin eta herritarrak funtsezko eragile direlarik. Gobernantza-eredu horrek eta haren tresnek Nafarroako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planarekiko elkarrekintza izanen dute; plana etengabe aldatu eta hobetu eginen da, ezagutzaren, industriaren eta gizartearen premietara egokitzeko, tokian jardunez baina ikuspegi globalarekin.
Printzipio hauetara bideraturiko gobernantza-eredua finkatu da:
- Emaitzak: argitasuna eta adostasuna sistemako entitate parte-hartzaile guztien artean, lortu nahi diren emaitzei eta horiek lortzeko neurriei dagokienez.
- Lankidetza: egitura bat eta tresnak ekosistemako erakunde parte-hartzaileen arteko komunikazioa eta lankidetza aktiboa errazteko, zehazki, berdintasun- eta parekotasun-baldintzetan.
- Gardentasuna: etengabeko hobekuntza eta planaren betearazpenari buruzko kontu-ematea.
Definitutako organoen osaerak gizonezkoen eta emakumezkoen ordezkaritza orekatuaren printzipioa hartuko du kontuan (17/2019 Foru Legearen 16. artikulua).