NZTBP

Nafarroako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana

NZTBP

Nafarroako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana

NZTBP

Nafarroako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana

Zer da NZTBP?

Nafarroako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana 2021-2025

Ikerkuntza, garapena eta berrikuntza (I+G+b) sortzea, hedatzea eta gizartearen esparru guztietan aplikatzea funtsezkoa da Nafarroak aitzina egiteko. Nafarroak berrikuntzaren alorrean duen posizionamendua hobetzen jarraitzeko xedez, Foru Gobernuak Nafarroako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza 2021-2025 Plan berria garatu du. Horren bitartez, bultzada emanen zaie zientzia-bikaintasunari, talentuari, ezagutzaren transferentziari, lankidetzari, berrikuntzari eta oinarri teknologikoko enpresa berriei.

Plana itxuratzeko prozesuan eragile ekonomiko eta sozialek parte hartu dute, eta, bereziki, Nafarroako I+G+b Sistema (SINAI) osatzen dutenek, ADItech-ek koordinatuta: unibertsitateak, ikerketa zentroak, teknologi zentroak, I+G+b enpresa-unitateak, erakunde bereziak, etab. Legean jasotakoa aintzat hartuta, Nafarroako I+G+b arloko Aholkularitza Batzordeari ere kontsulta egin zaio, eta, horretan, gaian adituak diren zenbait pertsonak parte hartu dute. 

Foru Parlamentuaren aginduz egin da plana, baina baita ezagutzak eta berrikuntzak Nafarroaren oparotasunerako duten berebiziko garrantziagatik ere. Izan ere, horiek dira Nafarroako Gobernuaren lanaren zeharkako ardatza,  Reactivar Navarra / Nafarroa Suspertu 2020-2023 Planak jasotako lehentasunetan ikus daitekeen bezala. Haren barnekoa da honako plan hau ere.

Nafarroak eraldatu egin behar du, Garapen Jasangarrirako 2030 Agendarekin, Europako Itun Berdearekin, Eraldaketa Digitalerako helburuekin eta berdintasun eta kohesio sozial handiagoa eskatzen dituen gizartearekin gehiago eta hobeto bat egiteko. Eraldaketa hori lortzen lagunduko du plan honek, Nafarroako gizarteari mesede eginen dio, eta aurrerapenean, kohesioan eta berrikuntzan oinarritutako eredu ekonomiko eta sozial berria lortzen lagunduko digu.