Arau Esparrua

Nafarroako arau- eta planifikazio-esparruekin bat egitea

Nafarroako ZTBP Nafarroako arau- eta planifikazio-esparruen barnean dago eta haiekin bat egiten du, haietako bakoitzaren kasuan ondoren xehatuko den gisan:

Zientzia eta teknologiari buruzko 15/2018 Foru Legeak, ekainaren 27koak, IV. kapituluan definitzen du plana bera, eta guztiz lerrokatuta dago honako hauekin:

  • Xedeak eta printzipio gidariak betetzea.
  • Nafarroako I+G+b sistema (SINAI), Nafarroako I+G+b arloko Aholkularitza Batzordea eta Nafarroako Berrikuntza Behatokia hobetzea eta sustatzea.
  • Ikerketa zientifikoa eta teknikoa bultzatzea, berrikuntza, ezagutzaren transferentzia eta zientziaren, teknologiaren eta berrikuntzaren kultura hedatzea.

Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko 17/2019, Foru Legea, apirilaren 4koa, honako hauekin lerrokatuta dago:

  • Emakumeen eta gizonen presentzia orekatua sustatzea Nafarroako I+G+b Sistemaren (SINAI) arlo guztietan.
  • Genero-ikuspegia zeharkako kategoria izatea zientzian, teknologian eta berrikuntzan.

S4 Nafarroako Espezializazio Adimentsuaren Estrategia 2021-27. Definizioz, NZTBP hauekin bat dator:

  • Inplikatuta dauden Nafarroako ekosistemako eragileak.
  • SINAIko enpresa eta eragileen I+G+b alorreko helburu eta adierazleak.
  • Nafarroarentzat lehentasunezkoak diren arlo teknologikoak.

Nafarroa 2030 Agenda lerrokatuta dago hauen helburuekin:

  • Industria, berrikuntza eta azpiegitura I+G arloko gastua hobetzea, I+G arloko enplegua, manufaktura-industria, goi-mailako eta maila ertaineko teknologia-zerbitzuak eta EPO patenteen eskaera kopurua areagotzea.
  • Genero-berdintasuna, I+G sektoreetan lanean diharduten emakumeen ehunekoa hobetzeko, genero-berdintasunaren indizea eta lan-arloko genero-arrakala.
  • Energia eskuragarri eta ez kutsatzailea I+G+b arlorako, energiaren produktibitatea eta energia berriztagarrien erabilera sustatzeko.

Nafarroa suspertzeko plangintza-esparruekin lerrokatzea

Nafarroako ZBTP bat dator Nafarroa suspertzeko plangintza-esparruekin, jarraian haietako bakoitzerako modu eskematikoan adierazten den eran:

Plan Reactivar Navarra / Nafarroa Suspertu 2020-2023 planak hauekin bat egiten du:

  • (P4) Lehentasunak honela dio, berariaz: “Nafarroak Europar Batasunean I+G arloan duen posizioa hobetzea”. 7 neurri zehatzetan banatzen da (M16-M23).
  • I+G arloaren zeharkako eragina duten lehentasun guztiak.

Next Generation- Nafarroako Estategia Digitala 2030 bat dator honako helburu eta eremuekin:

  • STEM bokazioak sustatzea, batez ere neskatilen eta emakume gazteen artean.
  • Enpresa teknologikoak erakartzea, IKT sektorea indartzea eta Digital Innovation Hub direlakoak sortzea.
  • NaIA (Nafarroako Adimen Artifiziala) plataformaren bilakaera.

Next Generation- Navarra/Nafarroa Green bat dator honako proiektu eta eremu hauekin:

  • Ekonomia zirkularraren arloan modu berritzailean jardutea eta lankidetza publiko-pribaturako proiektuak egitea.
  • Eraikuntza eta efizientzia energetikoa: Eraikuntzaren Industrializazio eta Robotika Zentro Nazionala eta CENER Bioerregai Aurreratuen Laborategia sortzea.

Next Generation- Nafarroako Lurralde eta Gizarte Kohesioaren Estrategia bat dator I+G+b arloko eduki asko duten eta berrikuntza sozialean oinarrituta dauden proiektuekin:

  • Iraupen luzeko zaintza-arloko berrikuntza eta Navarra Rural Social Innovation Lab.
  • Nafarroako Kulturaren Espazio Teknikoa (ETCN).

Estatuko arau-esparruekin eta plangintzarekin lerrokatzea

NZTBPk Estatuko araudi-esparrua eta plangintza osatzen ditu. Jarraian modu eskematikoan zehazten den bezala osatzen du horietako bakoitza:

  • Espainiako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Estrategia 2021-2027: estatu mailako I+G+b estrategia eta planak konfiguratzen ditu, baita horiek autonomia erkidegoen planekin koordinatzeko mekanismoak ere.
  • Zientziarako eta Berrikuntzarako Talka Plana: epe ertain eta luzerako neurriak planteatzen ditu, talentua erakartzeko, ikerketa eta berrikuntza tresna-berriak bultzatzeko eta bikaintasun zentro berriak sortzeko.
  • Suspertze, Eraldaketa eta Erresilientzia Plana,2021eko ekainekoa. Planak 10 palanka eta 30 osagai ditu. Ia 70.000 milioi euroko aurrekontua dauka. Aurrekontuaren % 39,7 trantsizio ekologikoa bultzatzeko izango da eta % 28,2 eraldaketa digitala bultzatzeko.
  • Ikerketa Zientifiko eta Teknikorako eta Berrikuntzarako Estatuko Plana: berritasun gisa, Espainiako Gobernuak eta autonomia erkidegoek plan osagarriak diseinatzea planteatzen du, koordinaziorako eta baterako gobernantzarako tresna berri gisa, interes estrategikoa duten arloen inguruan urte anitzeko ikerketa eta berrikuntza programak egiteko.
  • Zientziari, Teknologiari eta Berrikuntzari buruzko 14/2011 Legearen aldaketa: ibilbide profesionala eraberritzeko proposamenak biltzen ditu, baita ezagutzaren transferentziarako aldaketak eta ikerketa-lanaren emaitzak ere, SINAIko eragileei eragin diezaieketenak.

Europako arau-esparruekin eta plangintzarekin lerrokatzea

NZTBP bat dator Horizon Europe plan berriarekin, eta SINAIko eragileen eta enpresen presentzia areagotu nahi du argitaratuko diren deialdietan.

2021-2027 Urte Anitzeko Finantza Esparrua, SINAIko eragileek Europako programetan duten presentzia areagotzeko esanguratsua.

Horizon Europe 2021-2024 Plan Estrategikoa. Urte anitzeko finantza esparruaren baitako programa hau I+G+b arloa babesteko oinarrizko tresna da eta esanguratsuena ere bada, SINAIko eragileen, herri administrazioaren eta enpresen parte-hartzearen bidez ezagutza eta bikaintasuna areagotzeko.

Nafarroako I+G+b Sistema (SINAI)

SINAI Nafarroako I+G+b Sistema da. Zenbait eragile publiko eta pribatuk osatzen dute, eta koordinaturik lan egiten dute ezagutza sortu eta enpresa-sareari transferitzeko, gizartearen onerako.

​​​​​​​Sistema hori koordinatzeak aukera ematen du politikak planifikatu, kudeatu, betearazi eta haien jarraipena egiteko, Nafarroan egindako ikerkuntzari, transferentziari, balorizazioari eta berrikuntzari dagokienez.

Sartu SINAIn