Gobernantza

 

 

Gobernantza

2021-2025 NZTBP ekainaren 27ko 15/2018 Foru Legearen pean egin den lehenbiziko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana izango da eta, gainera, COVIDaren ondoko une historikoan egin da, zeinean I+G+b arloak are garrantzi handiagoa duen, erkidegoaren susperraldi ekonomikorako eta ongizaterako. Testuinguru horretan, agerian geratu da funtsezkoa dela Nafarroako zein munduko ekosistemaren premietara egokitzen diren datuetan oinarritutako mekanismo arinak izatea.

Gobernantza-eredua hiru mailatan egituratu da:

  1. Planifikazioa eta erabakiak:
    • Presidentetza
    • Departamentuarteko Batzordea
    • Batzorde Betearazlea
  2. Kontsulta eta betearazpena:
    • Nafarroako I+G+b arloko Aholku Batzordea
    • Nafarroako Berrikuntza Behatokia 
    • Aditech
  3. Enpresak eta Gizartea:

Eredua eta printzipioak

Sareko gobernantza-eredu ireki eta kolaboratiboa planteatu da, Nafarroako berrikuntza-ekosistemaren parte-hartzearekin eta herritarrak funtsezko eragile direlarik. Gobernantza-eredu horrek eta haren tresnek Nafarroako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planarekiko elkarrekintza izanen dute; plana etengabe aldatu eta hobetu eginen da, ezagutzaren, industriaren eta gizartearen premietara egokitzeko, tokian jardunez baina ikuspegi globalarekin.

Printzipio hauetara bideraturiko gobernantza-eredua finkatu da:

  1. Emaitzak: argitasuna eta adostasuna sistemako entitate parte-hartzaile guztien artean, lortu nahi diren emaitzei eta horiek lortzeko neurriei dagokienez.
  2. Lankidetza: egitura bat eta tresnak ekosistemako erakunde parte-hartzaileen arteko komunikazioa eta lankidetza aktiboa errazteko, zehazki, berdintasun- eta parekotasun-baldintzetan.
  3. Gardentasuna: etengabeko hobekuntza eta planaren betearazpenari buruzko kontu-ematea.

Definitutako organoen osaerak gizonezkoen eta emakumezkoen ordezkaritza orekatuaren printzipioa hartuko du kontuan (17/2019 Foru Legearen 16. artikulua).