Neurriak

Plana 29 neurriren bitartez garatuko da, eta horiek 4 bloke handiren eta 8 erronkaren inguruan egituratuko dira.

A1 Ezagutza sortzea

N1. SINAI eragileei adskribaturiko ikertzaile seniorrak kontratatzea
Fundazio bat sortzea Nafarroako Gobernuaren eta SINAI eragileen artean, ikertzaileak kontratatzeko bikaintasun eta kalitate zientifikoko irizpideen arabera. Urte anitzeko plan estrategikoak beteko dira, eta urtero ebaluatuko da errendimendua. ​​
Berria: bai. Erakunde onuraduna: SINAI.
Izapidetu

N2. Doktoregai industrialak kontratatzeko laguntza-lerroa indartzea
Lerro horren aurrekontua mantendu eta handitzea, laguntzak areagotuz emakumezko doktoregaiak kontratatuz gero edo emakumeentzako deialdi espezifikoak eginez gero.
Berria: ez. Erakunde onuraduna: SINAI eta enpresak.
Izapidetu

N3. Ikertzaileak eta langile teknologikoak kontratatzeko laguntza-lerroa indartzea
Lerro horren aurrekontua mantendu eta handitzea, laguntzak areagotuz emakumezko doktoregaiak kontratatuz gero edo emakumeentzako deialdi espezifikoak eginez gero.
Berria: ez. Erakunde onuradunak: SINAI eta enpresak.
Izapidetu

N4. Unibertsitateko eta Lanbide Heziketako ikasleen mugikortasuna enpresetan (ez finantzarioa)
Unibertsitate-ikasleek (gradu-bukaera eta masterrak) eta LHkoek (I+G+b ardatz duen LH duala) Nafarroako enpresetan I+G+b arloko jarduerak egiteko lankidetza-hitzarmenak.
​​​​​​​Berria: bai. Erakunde onuradunak: enpresak. 

N5. SINAI eragileek kontratatutako ikertzaileen nazioarteko egonaldiak sustatzea
SINAI eragileek kontratatutako langileen nazioarteko irteera babestea bestelako ikerketa-erakunde batzuetara joan ahal izateko beharrezkoak diren mugikortasun-gastuak finantzatuz (ostatua, mantenua eta lokomozioa).
Berria: bai. Erakunde onuraduna: SINAI.

N6. SINAI eragileen eta enpresen parte-hartzea erraztea Horizon Europe Programan
SINAI eragileentzako eta enpresentzako SIC bonuen egungo lerroa indartzea da asmoa. Horretarako, haren eraginkortasuna handituko da.
Berria: ez. Erakunde onuradunak: SINAI eta enpresak, OTEBak, klusterrak.

N7. Laguntza nazioarteko doktoratu aurreko ikertzaileek egonaldiak egiteko Nafarroan (WIT programa)
Talentua erakartzea, nazioarteko ikuspegia duen doktoratu aurreko laguntzetarako WIT programaren bidez. Programa guztiz lehiakorra da, merezimenduetan oinarritutakoa, eta ikertzaileak Nafarroara erakartzea du helburua, bertan doktorego-programak gara ditzaten. ​​​​​​​
​​​​​​​
Berria: bai. Erakunde onuraduna: SINAI.
Izapidetu

N8. SINAI eragileen I+G arloko ekipamendurako eta azpiegituretarako laguntzen lerroa indartzea
Ekipamendu zientifiko eta teknologikoaren finantziazioa indartzea eta egonkortzea. Finantzaturikoa SIESS plataforman sartzen dela ziurtatzea, denek erabiltzeko.
Berria: ez. Erakunde onuraduna: SINAI.
Izapidetu

N9. Zaintza teknologikoko jardueretarako laguntzak
SINAI eragileek eginiko zaintza teknologikoko jarduera egituratuetarako laguntzak. Emaitzak Berrikuntza Behatokian argitaratuko dira.
Berria: bai. Erakunde onuraduna: SINAI.

N10. SINAI eragileen I+G arloko proiektuentzako laguntzen deialdia mantentzea
Deialdia mantentzea, eragileen arteko lankidetzako proiektuen garapena sustaturik, sinergiak eta emaitzen irismena areagotzeko.
Berria: ez. Erakunde onuraduna: SINAI.
Izapidetu

N11. Oinarrizko finantziazio-sistema bat ezartzea SINAI eragileentzat
Teknologia-zentroak finantzatzeko neurria, ikerketa-plan estrategiko batean oinarritua, emaitzei begirako eskema finko/aldakorrarekin. (Urtero ebaluatzekoa).
​​​​​​​Berria: bai. Erakunde onuraduna: SINAI.​​​​​​​​​​​​​​
​​​​​​​Izapidetu


            

A2. Lankidetza eta ezagutza-transferentzia

N12. Plataforma sektorial teknologikoak
Eragile bideratzaileek (klusterrek eta/edo enpresa-elkarteek), topaketa/komunikazio/zabalkundeko jarduera iraunkorren bitartez Nafarroan lankidetza irekia sustatzeko laguntzak. Erakunde onuradunak: klusterrak.
Berria: bai. 

N13. Bonu teknologikoen eskema berrartzea
Nafarroako ETE-ek SINAI eragileei honakoak kontratatzeko: babes/laguntza estrategikoko zerbitzuak; aholkularitza teknologikoa; zaintza teknologikoa; eta I+G arloko proiektuen edo konponbideen diagnostikoa eta orientazioa.
Berria: ez Erakunde onuradunak: ETEak eta OTEBak.
Izapidetu

N14. Lankidetza SINAI eragileen I+G+b arloko enpresa-proiektuetan
Ezagutza transferitzeko proiektuen egungo modalitatea mantentzea; horretan, SINAI eragileek paper dinamizatzailea dute I+G+b arloan, eta baimenduriko maximoengandik gertu dauden laguntza-intentsitateak aplikatzen dituzte.
Berria: ez. Erakunde onuradunak: enpresak eta OTEBak.
Izapidetu

N15. Nafarroako Medikuntza Pertsonalizatuaren Estrategia bultzatzeko ekintzak
Herritarrei ematen zaien osasun-zerbitzua hobetzeko apustua, hauen arteko elkarlanaren bidez: zientzia, teknologia, laborategia, kontsulta klinikoa eta osasun-profesionalek emaniko laguntza.
Berria: bai. Erakunde onuradunak: SINAI, enpresak, (OTEBak) eta klusterrak.

N16. I+G+b proiektuak beste eskualde batzuetako eragileekin
Elkarlanean aritzeko intereseko eremu/sektoreak identifikatzea.

Alde biko/anitzeko akordioak egitea, koordinatzeko eta batera finantzatzeko. Deialdiak sinkronizatzea.
Berria: bai. Erakunde onuradunak: SINAI eta enpresak.


            

A3. Enpresetako I+G+b sustatzea

N17. Nafarroako enpresa-eremuko I+G+b finantzatzea
Enpresen +G+b arloko proiektuen egikaritzapena indartzea, zenbait hobekuntza gehituz: proiektuen kudeaketa sinplifikatu, malgutu eta errazteko aukerak aztertzea; laguntzaren intentsitatea areagotzea; proiektuaren genero-ikuspegia aztertzeko atal bat gehitzea; etab.
Berria: ez. Erakunde onuradunak: enpresak., OTEBak, klusterrak.
Izapidetu

N18. Ekintza pilotua: Planifikatutako berrikuntzaren aurkikuntza
ETE-en berrikuntza-potentzialari buruzko diagnostikoak egitea, eta laguntza ematea erakunde publikoek finantzatu beharreko ideia egituratzeko eta aurkezteko, aurretiazko ezagutzaren araberako etapetan: 0. etapa (eskualdekoa), 1. etapa (nazio-mailakoa), 2. etapa (Europakoa).
Berria: bai. Erakunde onuradunak: ETEak eta OTEBak.

N19. “Berrikuntzaren hastapeneko” proiektuak
Aurretiaz I+G+b proiektuetan esperientziarik ez duten ETE-entzako laguntzak, honako hauetarako: kontzeptu-probak, xede-merkatuaren eta lehiaren azterlana, bideragarritasun teknikoa, oinarrizko prototipoak, erakusgailu txikiak, etab.
Berria: bai. Erakunde onuradunak: ETEak eta OTEBak.

N20. Berrikuntzaren Erosketa Publikoa eta lankidetza publiko-pribatua I+G+b arloan
Nafarroako Gobernuaren sailetan BEPa suspertzeko eta garapenerako “living labs” proiektuetan lankidetza publiko-pribatua errazteko ekintzak.
Berria: bai. Erakunde onuradunak: enpresak.

N21. Laguntza “b” txikiarentzat: I+G ez diren berrikuntza-inbertsioak babestea
Teknologia berritzaileak eta abangoardiako aktiboak gehitzea eta/edo egokitzea errazten duten laguntzak, egokitzapen-gastuak ere finantzaturik. 
Berria: bai. Erakunde onuradunak: enpresak eta OTEBak.

N22. Berrikuntza Digitalaren Poloa
Nafarroako enpresen eraldaketa digitala indartzea da asmoa, honetara bideratutako laguntza-lerroak sortuz:

  1. Hasierako egoeraren diagnostikoetan oinarritutako enpresa-digitalizazioa, bilakaera-ibilbideen bidez.
  2. Pertsonen gaitasun digitalak hobetzea , Gaitasun Digitalen Europako Esparruan oinarriturik.
  3. Berrikuntza Digitaleko Poloaren lankidetza eta potentziala baliatzea, ETE-en eraldaketa digitala azkartzeko. ​​​​​​

Berria: ez. Erakunde onuradunak: enpresak eta OTEBak.
Izapidetu

N23. Zerga-pizgarriak Europako patenteak (EP) zein nazioarteko patenteak (PCT) eskatzeko
Patenteen hasierako eskaera eta emakida egiteko zerga-pizgarriak.
Berria: bai. Erakunde onuradunak: enpresak eta OTEBak.

N24. I+G+b-gatiko kenkariaren berrikuspena
Aplika litezkeen zerga-proposamenak egiteko aukerak aztertzea. Adibidez: kenkari-portzentajeak handitzea, trantsizio ekologikoari lotutako I+G+b-arentzako babes gehigarria, etab.
Berria: ez. Erakunde onuradunak: enpresak eta OTEBak.
​​​​​​​Izapidetu


            

A4. OTEBak, Spin-offak, Start-upak bultzatzea

N25. Oinarri teknologikoko enpresa berrientzako laguntzak mantentzea eta indartzea
Laguntza ematea pertsonal-gastuetarako, enpresaren jarduera garatzearekin zerikusia duen trebakuntzarako, erakusketari modura azoketara joateko, prototipoak egiteko, mintegi/inkubategietako kuotetarako, lokalen alokairuetarako, patenteak erregistratzeko gastuetarako, etab.
Berria: ez. Erakunde onuraduna: OTEBak.
​​​​​​​Izapidetu

N26. Enpresa-bultzada oinarri teknologikoko enpresa berrietan
Impulso Emprendedor programa sendotzea, OTEBek eraturiko proiektuetarako.
Berria: bai. Erakunde onuraduna: OTEBak. ​​​​​​​

N27. Berrikuntza irekiko prozesu sistematizatuak start-upekin
Erraztea sektore zehatz bateko enpresek balizko start-up hornitzaileen artean jarduera berritzailea sor dezaketen erronkak abiaraztea edo iragartzea, bai sektoreko jarduera nagusiaren berezko teknologietan, bai teknologia periferikoetan edo zeharkakoetan.
Berria: bai. Erakunde onduraunak: enpresa handiak, ETEak eta OTEBak.

N28. “SINAI spin-off” edo “Nafarroa spin-off” zigilua
Zigilu bat ematea SINAI eragileek sortutako “spin-off” enpresei edo Nafarroako enpresei, bere jarduera nagusia I+Gko atazak badira. Horrela, tratu bereizia jasoko dute Nafarroako Gobernuaren laguntzei dagokienez (lehentasuna baremoetan, intentsitate handiagoa laguntzetan, erraztasunak SIESS instalazioak erabiltzeko).
Berria: bai. Erakunde onuraduna: OTEBak.

N29. Inbertsio-foru sektorialak
​​​​​​​Inbertsio-serie handiagoetarako (ez hainbeste hazi-kapital) finantziazio pribatua behar duten tokiko start-upak hedatzeko proiektuak identifikatzea, hautatzea eta babestea, tokiko tresnekin batera hedapen-txandetan inbertituko duten inbertsiogileak erakartzea lortuz.
Berria: bai. Erakunde onuraduna: OTEBak.